Erromeria ibiltariarekin eta argazkiekin agurtuko dute gaur Uztakale
Amaitzear dira Uztakaleren egitarauaren barruan antolatutako ekintzak. Gaur Erromeria ibiltaria egingo dute arratsaldean eta gauean Ikatzak bere azken ikus-entzunezkoa emango du.Erromeria ibiltaria Legazpiko erdigunean izango da 18:30etik aurrera. Elus...
Erromeria ibiltaria Legazpiko erdigunean izango da 18:30etik aurrera. Elustondo anai-arreba trikitilariek musika jarriko diote erromeriari eta Korosti dantza taldeko kideek zein animatzen diren herritarrek dantzak gehituko dizkiote. Eguraldiak ez badu laguntzen arkupez arkupe joango dira erromeriara biltzen direnak.
Gauean, 22:30ean, Ikatza argazkilari elkarteko kideek bidaietan egindako argazkiekin osatutako ikus-entzunezkoa eskainiko dute Azokan. Uztakalen emango duten laugarrena da, legazpiarren gustukoa da bereziki bidaien emanaldia.