Festa eguna antolatu dute areto futbol taldekoek
Idiazabalgo Areto Futbol Taldekoek festa eguna antolatu dute, hirugarren urtez segidan. Larunbatean izango da; aurrena, areto futbol taldean ibilitako jokalari ohiek eta gaur egungoek lagunarteko partida jokatuko dute. Nesken artean hiru talde osatu di...
Idiazabalgo Areto Futbol Taldekoek festa eguna antolatu dute, hirugarren urtez segidan. Larunbatean izango da; aurrena, areto futbol taldean ibilitako jokalari ohiek eta gaur egungoek lagunarteko partida jokatuko dute. Nesken artean hiru talde osatu dituzte eta mutilen artean bi. 10:00etan hasiko dira nesken partidak, 11:15ean, berriz, mutilenak. Ondoren, bazkaria egingo dute kiroldegian.