Mugikorrekin ateratako argazki lehiaketa abian jarri dute Arriaranen
Arriarango Intxaurpe elkarteak telefono mugikorrarekin ateratako laugarren argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Arriarango basoak da lehiaketaren gaia. Irailaren 30era arte bidali behar dira argazkiak intxaurpetik washapp taldera edo intxaurpeelk...
Arriarango Intxaurpe elkarteak telefono mugikorrarekin ateratako laugarren argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Arriarango basoak da lehiaketaren gaia. Irailaren 30era arte bidali behar dira argazkiak intxaurpetik washapp taldera edo intxaurpeelkartea@gmail.com helbidera. Gehienez, bi argazki bidal daitezke, argazkiaren izenburua eta egilearen izen-abizenak jarrita. Elkarteko bazkideek edo bazkideen ingurukoek har dezakete parte lehiaketan. Hiru argazki onenek saria izango dute.
Bestalde, lehiaketarekin lotuta, bihar, 09:00etan, argazki tailerra egingo dute Intxaurpe elkartean Ekaitz Filarmendik gidatuta.