Pintadak agertu dira Ordiziako herrigunean
Ordiziako herriguneko hainbat tokitan pintadak agertu dira gaur goizean. Udalak jakinarazi duenez, aurpegia estalita zeramaten bost lagunek egin dituzte pintaketak. Gertatutakoa ikertuko dutela ere esan du Udalak. Une honetan, udaletxeko brigada pinkatetak kendu eta paretak garbitzeko lanetan ari da.