Legazpiko merkataritza biziberritzeko plana onartu dute osoko bilkuran

Komertzioaren %25.7 eta ostalaritzaren %23 desagertu dira azken hiru urteetan

denLegazpiko udalbatzak Perco, merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko planari onespena eman dio. Udalerriak egiten duen halako lehenengo plana da eta egoeraren diagnosiaz gain, proposamenak biltzen ditu. Diagnosiaren barruan jasotako datuen artean, azken hiru urteetan desagertutako denda eta ostalaritza guneen zenbatekoa dago; denden %25,7 desagertu dira eta ostalari guneen %23. Gainbeheraren arrazoien artean, krisia, errelebo falta eta kontsumo ohituren aldaketak aipatu ditu Ikerpartners plana egin dituen enpresak.

Erronka berriei aurre egiteko bost ardatz estrategiko definitu dituzte eta horien barruan 55 ekintza zehatz eta 19 ekintza lerro zerrendatu dituzte.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend