Berotu du Goierrin

Termometroak 30 graduren inguruan ibili dira. Joera mantendu egingo da asteburuan

Beroari dagokionez, orain arteko uda ez da muturrekoa izan. Baina abuztua hastearekin batera, tenperaturak gora egin du. Iragarrita zegoen gaurtik aurrera sargori egingo zuela, eta adituek ez dute kale egin. Halere, kosta zaio egunari altxatzea. Orduak aurrera egin ahala, zeruak garbituz joan dira eta arratsaldean oskarbi egon da. Goierrin tenperaturak 30 graduren bueltan ibili dira. Esaterako, Araman eta Idiazabalen 31 gradu neurtu dira eta Legazpin eta Itsason 30.

Asteburuan mantendu egingo da joera. Tenperatura minimoak igo egingo direnez, gauak epelak izango dira. Maximoei dagokienez, berriz, ez da aldaketa handirik espero. 30-33 graduren bueltan ibiliko dira. Astelehenean igo daitezke apur bat gehiago, eta Goierriko txoko batzuetan 35 graduren langa gainditu daiteke. Bero–boladaz hitz egiteko 35’8 gradu gainditu behar dira.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend