Irati Zubizarreta munduko bigarren txapelaren bila

Bihar eta etzidamu lehiatuko da Zubizarreta munduko mendi lasterketako txapelketan
Zubizarretak La Sportiva taldearekin lehiatzen du

Zubizarretak La Sportiva taldearekin lehiatzen du

Denboraldi hasieratik du begiz jota Irati Zubizarreta mendi lasterkariak munduko txapelketa, eta heldu zaio duen onena emateko garaia. Bihar hasiko da lehiatzen. Lehendabizi kilometro bertikalean hartuko du parte, eta igandean, mendi lasterketaren txanda izango da. Bi proben arteko konbinaziotik irtengo da garailea.

Iaz bera izan zen denetan onena. Kilometro bertikalean hirugarren egin zuen, eta mendi lasterketa irabazi. Aurten ere munduko txapelketa etxera ekarri nahi du. “Egia esanda, iaz baino askoz ere hobeto nago aurten fisikoki. Denboraldi honetan oso ondo nago. Motibazio handiarekin noa”, nabarmendu zuen Zubizarretak Italiara joan aurretik Hitzari eskainitako elkarrizketan. 2018ko munduko mendi lasterketa txapelketa Gran Sasso mendiaren inguruan izango da, Apeninoetan.

Sierra Nevadan izan da prestakuntza lanetan Espainiako selekzioarekin. Gorputza garaiera handian lan egitera ohitzea zen helburua. Munduko txapelketara sasoi puntu onean heldu dela dio beasaindarrak. 20 urte dituenez,  junior B mailan parte hartuko du. Aurtengoan, parte hartzaile gehiago izango dira eta, ondorioz, aurkarien maila hobetu egin dela dio Zubizarretak. “Berriz ere podiumera igotzeko gogoa daukat eta lortuko ez banu, frustrazioa izan daiteke”.

Munduko txapelketa amaitzean, Mexikora joango da Erasmusean. La Sportiva taldearen Mexikoko taldean jarraituko du lehiatzen.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend