Eguzkik salatu du bederatzi zikoina elektrokutatuta hil direla Olaberrian

Elkarte ekologistaren esanetan, hegaztientzako seinalerik gabeko kable elektrikoen eraginez hil dira zikoinak. Ohartarazi dute iaz ere beste zikoin bat hil zela Olaberrian bertan.
150 bat zikoin igaro dira egunotan Gipuzkoatik.

150 bat zikoin igaro dira egunotan Gipuzkoatik.

Aste honetan, 150 zikoina inguru igaro dira Gipuzkoatik, hegoalderako urteroko migrazioan, Eguzki talde ekologistak jakinarazi duenez. Elkarteak salatu du bidaia horretan bederatzi zikoina hil direla elektrokutatuta Olaberria parean, hegaztientzako seinalerik gabeko argindar kableetan.

Eguzkik ohartarazi duenez, iaz ere beste zikoina bat hil zen baldintza berberetan, Olaberrian.

Elkarte ekologistak nabarmendu du hegaztiak ohartaraziko dituen seinalerik gabeko kableek hiltzen dituztela nagusiki animalia horiek; batez ere, hegazti harrapariak.

“Egun gutxiko epean”, Espainiako Justiziak Iberdrola argindar konpainia bi aldiz zigortu duela adierazi du, haren sareko kableak hegaztientzako behar bezala ez egokitzeagatik eta espezie babestuetako hainbat hegazti hiltzeagatik; zehazki, bi eguzki-arrano eta aztore-arrano bat. Auzitegiak 400.000 euro ordaintzera zigortu du enpresa.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend