Igor Esnaolak laugarren egin du Euskal Herriko Sega Txapelketan

Esnaolarentzat final berezia izan da, legorretarrak sega mundua utziko du-eta
Esnaola lanean, atzean Aizpurua eta Etxaburua dituela

Esnaola lanean, atzean Aizpurua eta Etxaburua dituela

Atzo jokatu zuten Euskal Herriko Sega Txapelketako finala Asteasun (Gipuzkoa). Laugarren amaitu zuen Igor Esnaolak, bere azken finalean. Gustura amaitu zuen, eskerrak emanez bere alboan izan diren Xanti Aizpuruari eta Alatzne Etxaburuari: “Euskal Herriko txapelketako finalean parte hartuz esan nahi nion agur ibilbideari, eta hori lortu dut. Gustura noa”, adierazi du. Gainera, Igor Esnaola izan da epaileen ustetan belarra txukunen ebaki duen segalaria, eta ez du txartel gorririk jaso. 20 kiloko penalizazioa du txartel gorri bakoitzak.

Julen Gabirondo izan zen zen irabazle. Urnietarrak Euskal Herriko txapela ostiralean zendu zen Mikel Garaialde lagunari eskeini dio. Bera ere sega munduan ibilitakoa zen eta lagun handiak ziren.

Jokin Etxeberriarekin batera Gabirondo zen faborito. Azkar atera zituzten aldeak biek. Majo sufritu zuen Gabirondok probaren bigarren erdian, baina gorputzari buelta eman eta 136,5 kiloko aldearekin irabazi zuen. Hala gelditu zen sailkapena.

1. Julen Gabirondo. 2571 kg. (2 txartel gorri)

2. Jokin Etxeberria. 2434,5 kg. (3 txartel gorri)

3. Andoni Goikoetxea. 2216,5 kg. (Txartel gorri bat)

4. Igor Esnaola. 2170,5 kg.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend