Usabiaga ahizpek amaitu dituzte Glasgoweko lanak

Ana 17. izan da omnium proban, eta Irene 9. kanporaketan

Hitzordu garrantzitsua zuten Usabiaga ahizpek asteburu honetan Glasgowen (Eskozia): Europako Txapelketak. Asteburuan lehiatu zen Irene Usabiaga kanporaketa proban, eta atzo Anaren txanda izan zen. Ez dituzte nahi bezain emaitza onak pilatu: Irene bederatzigarren izan da, eta Ana hamazazpigarren.

Ana Usabiaga Omniumeko Tempo atalean lehiatzen

Ana Usabiaga omniumeko tempo atalean lehiatzen

Ana Usabiagak omnium proban hartu zuen parte, hau da, konbinatuan. Probak lau atal ditu, hala nola, scratch, tempo, kanporaketa eta puntukako lasterketa, eta atal bakoitzaren ostean emandako puntuen batuketatik irteten da irabazle nagusia. Anak ez zuen aparteko emaitzarik erdietsi egun osoan zehar, eta sailkapen nagusian hamazazpigarren amaitu zuen 34 punturekin.

Anak scratch proba, lehendabizikoa, hemezortzigarren amaitu zuen. Aurkari gogorrak zituen parean, eta urrutitik jotako eraso batekin saiatu zen denei aurrea hartzen. Ez zen posible izan, eta atzetik aurrera egiteko lana gelditu zitzaion hurrengo probetan. Tempon hamaikagarren eginda, bazirudien postu batzuk irabaz zitzakeela sailkapen nagusian, baina kanporaketan hamazazpigarren izan zen eta itxaropen guztiak zapuztu ziren.

Aurretik lehiatu zen Irene Usabiaga, eta bera ere ez zen gustura gelditu. Bederatzigarren amaitu zuen kanporaketa proban, espero baino apur bat okerrago. Nahiz eta helburutik gertu gelditu, ez zen gustura ibili bizikleta gainean. “Aurreikuspen handiak nituen nituen proba honetan. Baina gauzak ez dira atera uste bezala, ez nahiz gustura sentitu, ez dut nire lekua aurkitu… eta goiz kanporatu naiz”. Irenek gaineratu du, kontzentrazio arazoak izan dituela:聽 “Azken aldian arreta asko ari nintzen hobetzen, baina berriz egin dut kale. Askotan galtzen nuen arreta eta, ondorioz, lasterketatik irten. Gauza asko egin ditut gaizki eta gauza asko ondo, baina garrantzitsuena arreta izan da.”

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend