Aranburuk eta Bravok Top10ean jarraitzen dute

Esprintean amaitu da etapa eta ez dute denborarik galdu, baina postu batzuk atzeratu dira goierritarrak

Burgosko Itzuliko bigarren etapak ez zuen zailtasun handirik eta, espero bezala, esprintean erabaki da. Alex Aranburu eta Gari Bravo goierritarrak pelotoi nagusiarekin sartu dira, denborarik galdu gabe. Halere, postu batzuk galdu dituzte, orain bostgarren eta hamargarren baitira hurrenez hurren.

Burgosko Itzuliko lehen etapa ona izan zen Aranbururentzat eta Bravorentzat. Caja Rural-Seguros RGA taldeko ezkiotarrak hirugarren egin zuen Burgosko gazteluko igoeran, eta Euskadi-Murias taldeko lazkaotarrak bederatzigarren.

Sasoi puntu ederrean dago Aranburu. Astebetean, Getxoko Zirkuitua irabazi du, Donostiako Klasikan onenekin izan da azken unera arte eta Burgosko Itzulian garaipenaren lehian dabil. Hiru lasterketek antzeko profila izan dute: amaieran muino gogor eta laburra. Biharko etapa ere goian amaituko da, maila bereziko Picon Blaco mendatean. Baliteke gogorregia egitea Goierriko ordezkarientzat, baina duten sasoi ona ikusirik, gertutik zaindu beharreko gurpila izango da eurena. Azken etapa ere maila bereziko Lagunas de Neila mendatean amaituko da.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend