Bi atxilotu lapurretan ibiltzeagatik

Beasainen eta Zerainen izan dira atxiloketak

22 urteko gizonezko bat atxilotu dute Zerainen ustezko lapurreta egotzita. Atzo arratsaldean jaso zuten abisua Ertzainek: Zeraingo etxebizitza bateko lehioa behartuta, lapurretan ibili zen norbait. Besteak beste, tablet bat, argazki kamera bat eta ordulari bat eraman zituzten. Herritarrek ustezko lapurraren ezaugarriei buruz emandako informazioari esker aurkitu zuen Ertzaintzaren patruila batek gizonezkoa. Identifikatzean, agenteek lapurtutako objektuak kendu zizkioten.

Beasainen ere antzeko gertakizuna jazo da bart. Goizeko bostak aldera, Beasaingo bizilagun batek 112 SOS Deiak larrialdietako telefono-zenbakira deitu du gizonezko bat bere etxera balkoitik sartzen ahalegindu dela esanez. Jabeak errieta egin dionean, gizonezkoak baranda gainetik jauzi egin eta alde egin du. Hainbat patruila berehala inguratu dira ustezko lapurraren bila hasteko, eta emandako ezaugarriekin bat datorren 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute ingurumarietan. Gainera, gizon bera, bi ordu lehenago identifikatua izan zen Kale Nagusian bere jarrera susmagarriagatik.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend