[Gutuna] Aralar dolutan

Joxan Auzmendik gutun hau idatzi du Aralarren egingo diren pistek eragingo dituzten kalteez jabetzeko.

Datorren igandean, abuztuak 12, Igaratzan urtero ospatzen den festa herrikoira azkeneko aldiz joan ahal izango da Eniriotik doan bidexka erabiliz. Gipuzkoako Aldundiak aste honetan bertan iragarri du inguruetan pista bat eraikitzea baimendu duela.

Pista berri honek Goierritik Igaratzara eta Aralarko San Migelera oinez joateko antzinatik erabilitako bide ederra suntsitzeaz gain, Lekunberri eta Ataun artean autoz ibiltzeko aukera zabalduko du Aralarko bihotzean. Eta gainera, obra horrek haginak eta gorostiak bezalako espezie babestuak akabatuko ditu. Horrela eraikitzen du gure Aldundiak Gipuzkoako etorkizuna?

Joxan Auzmendi

2018/08/08

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend