Ordiziako Azoka aurreratu egin dute Andra Mari egunagatik
Asteazkena jai eguna izanik, bihar egingo dute azoka
Asteazkena azoka eguna izaten da Ordizian. Baina, aste honetan Ama Birjinaren eguna denez asteazkenean, jai da, eta azoka biharrera aurreratu dute.
Azoka galdua izaten dela esaten da. Hutsune bat baino gehiago izaten da plazan, eta erosleak ere ohi baino gutxiago izaten dira. Opor egunak aprobetxatuz, jendea kanpora joaten da eta egunotan Ordizian nabari da jende gutxiago dabilela.
Halere, inguruko baserrietako produktuak erosteko aukera zabala izango da.