Festetan dira zeraindarrak
Aldarrikapen feministekin hasi dituzte Andra Mari festak
Atzo arratsaldean ekin zieten zeraindarrek Andra Mari jaiei. Aurten, herriko emakumeak izan ziren pregoilariak: “Aurtengoan, festak, dibertsioz soilik busti beharrean morez ere busti nahi ditugu. 2018. urte honetan borroka feministak izan duen bultzada baliatuz berdintasunaren aldeko jaiak ospatzeko”, aldarrikatu zuten. Udalak herriko emakume guztiei luzatu zien proposamena, eta hauek onartu.
ekintzaz betea dator. Meza Santua eta pilota partiden ostean, txakolin dastatzea eta Lumagorriko hegoak parrilan erreta jateko aukera egongo da. Arratsaldean, bola partidak eta herri kirolak izango dira.
Gainera, betiko legez, Andra Mari egunean mozorrotuta irtengo dira herriko gazteak. Aurtengo gaia uda da. Behin mozorrotuta, triki–poteoa egingo dute, eta iluntzean afaria. Amaitzeko, Elustondo anai–arrebekin dantzaldia egongo da.
Gaurko eguna