Goizean kuadrillen arteko herri kirol txapelketa egongo da, eta arratsaldean musika izango da protagonista
Irailaren lehen egunean Emaneurre Euskarari Eguna antolatu dute Ordizian. Beste urte batez, kuadrillen arteko herri kirol proba izango da goizean. Bazkari herrikoiaren ostean, musika izango da jaun eta jabe: euskal kantak abestuko dituzte Xabier Crehuetekin, eta Polekelekek eta Gozategik ere girotuko dute eguna.
Kuadrillen arteko herri kiroletan izena emateko apea zabalik dago. Horretarako, zortzi laguneko taldea osatu behar da eta emaneurretaldea@emaneurre.eus helbidera idatzi, taldearen izena, arduraduna eta telefono zenbaki bat jarrita. Talde bakoitzak 80 euro ordaindu behar ditu.
Irailak 1, Emaneurre Euskarari Eguna
- 10:30: Kuadrillen arteko herri kirolak
- 15:00: Bazkaria
- 16:30: Euskal Kantak Xabier Crehuetekin
- 17:15: Sari Banaketa
- 17:30 Harri–orri–har txapelketa
- 18:15: Polekeleke txaranga Ordiziako kaleetan zehar
- 23:00: Gozategi