Ohitura zaharrari eutsiz, larunbatean Arantzazura erromesaldia egingo dute Segura, Mutiloa eta Zeraingo herritarrek. Gaur da izena emateko azkeneko eguna.Segurako kasuan, lau aukera finkatu dituzte: larunbatean, 06:00etan, plazatik oinez abiatzea; 08:...
Segurarrak, mutiloarrak eta zeraindarrak Urbian, Arantzazura bidean. Argazkia: Peio Agirrezabal.
Ohitura zaharrari eutsiz, larunbatean Arantzazura erromesaldia egingo dute Segura, Mutiloa eta Zeraingo herritarrek. Gaur da izena emateko azkeneko eguna.
Segurako kasuan, lau aukera finkatu dituzte: larunbatean, 06:00etan, plazatik oinez abiatzea; 08:00etan, plazan Otzaurtera joateko autobusa hartzea eta 09:00etan, plazatik autobusa hartu eta Aldaolara joatea. San Adriango aterpetxean denak elkartu eta oinez joango dira Arantzazuraino. Arantzazuko aterpetxean lo egin eta gosaltzeko aukera izango da. Igandean, azkenik, 10:00etan, autobusez Arantzazuraino joateko aukera izango da. Itzulera 17:00etan izango da, santutegiko agurraren ondoren. Izena eman behar da Estankoan bai autobuserako, Urbiko bazkarirako eta lo egiteko.
Zeraindik eta Mutiloatik
Zeraindarrak 08:00etan irtengo dira plazatik, oinez edo autoetan Aldaolaraino joateko. Urbiako fondan bazkaldu eta 16:30ean Mutiloako eta Segurako erromesekin batera joango dira Arantzazura. Gaur da izena emateko azkeneko eguna (943 58 20 70 ). Igandeko elizkizunera autobusez joan nahi dutenek, Segurako autobusean dute aukera.
Mutiloatik, azkenik, 08:30ean abiatu eta 20:30ean itzuliko dira.
Legazpin txartelak salgai
Legazpiarrak irailaren 8an joango dira. Autobusez joan nahi dutenek izena eman behar dute udaletxean, Herritarren Arreta Bulegoan.