Laredora txangoa antolatu dute jubilatuek
IDIAZABAL // Laredora (Kantabria) txangoa antolatu dute Idiazabalgo jubilatuen elkartekoek, datorren irailaren 4rako, astearterako. Autobusa betetzeko tokia dago oraindik, horregatik bigarren deialdia egin dute. Hortaz, oraindik txangora joan nahi duen...
IDIAZABAL // Laredora (Kantabria) txangoa antolatu dute Idiazabalgo jubilatuen elkartekoek, datorren irailaren 4rako, astearterako. Autobusa betetzeko tokia dago oraindik, horregatik bigarren deialdia egin dute. Hortaz, oraindik txangora joan nahi duenak, elkarteko juntakideren batekin hitzegin eta izena eman beharko du. Autobusa, 09:00etan aterako da.