Aranburu eta taldekideak, ospitalean bisitan
Espainiako Vueltak Salamancan egin duen geldialdia aprobetxatuz, Caja Rural-Seguros RGA taldeko hainbat txirrindulari Unibertsitate-Ospitalera joan dira gaur, gaixorik dauden haurrak bisitatzera. Tartean izan da Alex Aranburu txirrindulari ezkiotarra ere.
Juan Manuel Hernández taldeko managerrak azaldu duenez, Caja Rural taldeak “bost urte daramatza erronka solidarioa” egiten. Ostegun honetan izango da, eta bildutako dirua Gurutze Gorriarentzat izango dela aurreratu du. Gaurko bisita, “egun handi horren atarikoa” besterik ez da izan.