Etxean energia aurrezteko aholkuak
Goieki Garapen Agentziak ‘Goierri berpizten’ energia aurrezteko kanpaina jarri du martxan. Hainbat aholku jarraituta, argi indarraren kontsumoa nabarmen jaitsi daitekeela ohartarazi dute. Hona hemen aholku horietako batzuk:
- Argia: Argi naturala aprobetxatutz, %20-40 artean aurreztu daiteke.
- Etxea aireztatzeko nahikoa da leihoak 10 minutuz irekitzea.
- Hozkailua da gehien kontsumitzen duen etxetresna (kontsumoaren %18). Horregatik, garrantzitsua da behar diren produktuak irekialdi bakarrean ateratzea, ateak ireki eta itxi ibili beharrean.
- Sukaldatzerako garaian, lapikoari tapa jarriz gero, %25 energia gutxiago erabiltzen da. Presio eltzearekin berriz, %%93 arte aurreztu daiteke.
- Plater eta arropa garbigailuak erabat bete martxan jarri aurretik; horrela, uraren %50 eta energiaren %10 aurrezten da.
- Hortzak garbitzerakoan, iturria behar denean bakarrik irekita, eta bainatu ordez dutxa hartuta, erabilitako ur kopurua %25 jaisten da.
- Telebista pantailako botoitik itzalita (urrutiko agindutik beharrean), %5 energia gutxiago erabiltzen da.
- Kontsumo baxuko bonbilen iraupena 8 aldiz handiagoa da.
- Behar duguna bakarrik ordaintzeko, argi indar kontratua aztertu.