Disko jartzaileek alaituko dituzte bi gau. Paella jate herrikoia izango da zapatuan. Erreka jaitsiera, futbito txapelketak eta haur jolasak jarri dituzte Gurutze Aliven
Paella jana izan ohi da auzotarren bilgune jendetsuenetako bat. // Gurutze Alive
Lazkaoko Gurutze auzoko bizilagunek laugarren urtean jarraian auzo festak ospatuko dituzte, asteburu honetan.
Gurutze Alive izendapenarekin (Gurutze birizik), Star Wars filmeko ikonografia erabiliko dute aurten.
Hirigoien kalearen atzeko plazatxoan muntatuko dute festagunea. Paella jatean bizilagun asko elkartuko dira, larunbat eguerdian. Txartelak auzoko tabernetan erosi behar dira (8 euro). Paella, postrea eta edaria sartzen dira menuan.
Gastronomiaren arloan, igande eguerdian patata tortilla eginez, sarituz eta janez bukatuko dute festa.
Musikari dagokionez, disko jartzaileek girotuko dute Gurutze. Ostiral gauean lau ariko dira, eta larunbatean bat. Jundajo herriko txarangak alaituko du txupinazoa, ostiral arratsean.
Mus txapelketa
Ohiko erreka jaitsieraz gain, mus txapelketa ere egingo dute, larunbatean. Gurutze tabernan eman behar da izena, 16:00etan (20 euro bikoteko). Lehen hiru bikoteentzat sariak izango dira. Irabazleek txapelak, garaikurrak eta sarrera diruaren %60 jasoko dute; bigarrenek %30 eta Amebin afaria, eta hirugarrenek %10 eta Amebin afaria. Arkume bat ere zozkatuko dute, partaide guztien artean.
Festa gunea egokitzeko, udalak Hirigoien 24 eta Gurutze 4 atarien arteko aparkalekuak libre uzteko eskatu du, bihar 08:00etarako.
Egitaraua
Ostirala
· 19:00. Txupinazoa.
· 19:30. Buruhandiak, Jundajo txaranga eta poteoa.
· 22:00. Remember Festa, disko jartzaileekin: A-Line, GHG, Manu&Victor eta Julius.
Larunbata
· 11:00. Haurren lasterketa.
· 12:00. Agauntza errekaren jaitsiera.
· 14:30. Paella jana. Txartelak salgai (8 euro) Iratxo, Gurutze, Koxkor eta Itzala tabernetan.
· 16:00. Mus txapelketa.
· 16:00. Zezen mekanikoa eta haur jolasak.
· 17:30. ‘Estropatada’ jolasa.
· 18:00. Bingoa, Hirigoien eskolan.
· 19:00. Electrotxufla bandarekin poteoa.
· 22:00. Musika.
· 00:00. Eiza DJa.
· Egun guztian. Puzgarriak.
Igandea
· 11:00. Futbito txapelketa finala.
· 12:00. Ezkongabeen eta ezkonduen arteko futbito partida.
· 13:00. Patata-tortilla lehiaketa.
· 17:00. Toka txapelketa.
· 17:30. Sokatira txapelketa.