Maddi Gartziari azken agurra egingo diote bihar
IDIAZABAL // Bihar, osteguna, Maddi Gartziari azken agurra egingo diote Idiazabalen. Arratsaldeko 18:00etan izango da elizkizuna, parrokian. Abuztuko oporrak Cozumel irlan (Mexiko) igarotzen ari ziren Maddi Gartzia eta bere bikote Mikel Imaz eta moto ...
IDIAZABAL // Bihar, osteguna, Maddi Gartziari azken agurra egingo diote Idiazabalen. Arratsaldeko 18:00etan izango da elizkizuna, parrokian. Abuztuko oporrak Cozumel irlan (Mexiko) igarotzen ari ziren Maddi Gartzia eta bere bikote Mikel Imaz eta moto istripua izan zuten. Ezbeharraren ondorioz hil zen Maddi eta Mikel zauritu egin zen. Senitartekoak Mexikon izan dira gorpua ekarri ahal izateko tramiteak egiten eta igandean bueltatu ziren.