Talidomidaren kaltetuen aldeko jaialdia antolatu dute Legorretan
Talidomida botikak kaltetutakoen aldeko jaialdia antolatu dute Legorretan, irailaren 7 eta 8rako. Hitzaldia, kontzertuak, haurrentzatzako ekintzak eta krosa egingo dituzte, besteak beste. Aviteko (Talidomidaren kaltetuen elkartea) kideak «oso pozik»...
Iaz egin zuten Talidomidak kaltetutakoen aldeko festa Legorretan, aurrenekoz. // Argazkia: Iñaki Gurrutxaga
Talidomida botikak kaltetutakoen aldeko jaialdia antolatu dute Legorretan, irailaren 7 eta 8rako. Hitzaldia, kontzertuak, haurrentzatzako ekintzak eta krosa egingo dituzte, besteak beste. Aviteko (Talidomidaren kaltetuen elkartea) kideak «oso pozik» agertu dira herriko talde eragile guztien, eskualdeko enpresa batzuren eta Legorretako Udalaren laguntza izango dutelako jaialdia antolatzeko.
Mariano Garmendia, Izaskun Etxaniz eta Alejandro Vallejo, Talidomidak kaltetutako goierritarrak.
Iaz egin zuten lehenengo aldiz talidomidaren kaltetuen aldeko krosa Legorretan. Lehenengo hartan izandako arrakasta ikusita, aurten ere errepikatuko dute erronka eta herritar guztiei parte hartzeko gonbitea luzatu diete.
Aldarrikapenerako lasterketa izango da, beraz, larunbatean, hilaren 8an, Legorretan egingo dutena. 18:30ean abiatuko dira herriko plazatik eta 7 kilometro inguruko ibilbidea egin beharko dute partaideek. Parte hartu nahi dutenek, www.kirolprobak.com webgunean eman dezakete izena dohainik. Egunean bertan ere, lasterketa baino ordu erdi lehenago eman ahalko da izena. Lasterketaren ondoren, herri bazkaria egingo dute
Bestelako ekitaldiak
Krosaren inguruan, beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte astebururako. Ostiralean La huella de una carta eleberriaren aurkezpena egingo du Rosario Raro idazleak. Talidomidaren gaia lantzen du liburuan.
Bestalde, barazki festa ere antolatu dute ostiralerako, 19:30etik aurrera. Iluntzean kontzertua izango da Herri Antzokian, 22:00etatik aurrera. Japoniatik etorritako Caribbean Dandy DJak eta On Voltaia, Tex & Sun Flower, Seed etaAzken Hatsa taldeek joko dute.
Larunbatean, Nordic Walking oinezko martxa egingo dute 11:00etan hasita. Izen ematea, egunean bertan egin ahalko da eta doan izango da. 12:00etan haurrentzako jokoak egingo dituzte herriko plazan. 13:00etan, buruhandiak aterako dira, 18:30ean izango da krosa eta ondoren herri afaria egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.