Legazpiko hiru dantzari lehiatuko dira Ordiziako Aurresku Txapelketa Nagusian

Nahia Lopezek, Idoia Narbaizak eta Irati Olaizolak dantza egingo dute

DSC_0442Bihar Ordizian jokatuko den Aurresku Txapelketa Nagusian Sustraiak taldean ari diren hiru dantzari legazpiar lehiatuko dira. Nahia Lopez, Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola dantzariak izango dira lehiaketan. 19:00etan hasita Plaza Nagusian egingo da lehiaketa. Orain arte bi txapelketa egiten ziren dantzarien sexua bereizita, Aurresku Txapelketa mutilentzat eta Soinu Zahar txapelketa neskentzat. Aurten, berritasun nabarmenena da txapelketa bakarra eta mistoa egingo dutela Aurresku Txapelketa Nagusian.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend