Sari banaketaren ostean irabazleek argazkia atera dute Barrena Kultur Etxearen kanpoaldean
Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren
Zakila maite zuena lanak lortu du lehenengo saria Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan. Gazteen mailan garaipena Maddi Aiestaran beasaindarrak lortu du
Kale beltza lanarekin. Gaztetxoen mailan, azkenik, Oinatz Aramendi zumarragarra izan da irabazlea.
Sari banaketa Ordiziako Barrena Kultur Etxean egin dute, 12:00etan. Bertan izan dira Lazkao Txikiren ilobak, besteak beste. Irabazleek euren bertsoak kantatu dituzte sariak jaso ondoren. Sari banaketaren ostean, otordutxoa egin dute Argi Berri Elkartean.
IRABAZLEAK:
HELDUAK (18 urtetik gorakoak)
1. Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena (Beasain): Zakila maite
zuena
2. Aitor Albistur Pulido (Orereta): Zapla!
3. Jon Gurrutxaga Urbieta (Azpeitia): Despedida
GAZTEAK (14-18 urte bitartekoak)
1. Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain): Kale beltza
2. Aner Peritz Manterola (Zarautz): Biriketan
3. Desert
GAZTETXOAK (13 urte artekoak)
1. Oinatz Aramendi Plazaola (Zumarraga)
2. Aner Azurmendi Beain (Zaldibia)
3. Ane Arrizabalaga Arrieta (Azkoitia)