Elkartasun keinua talidomidaren kaltetuei Legorretan
Antonio Blancok eta Laiane Arrospidek irabazi dute Talidomidaren Kaltetuen Aldeko lasterketa, Legorretan. 116 pertsonek bukatu zuten lasterketaBigarren urtez jarraian, Talidomidaren Kaltetuen Aldeko lasterketa egin dute Legorretan. Jose Antonio Blanco ...
Antonio Blancok eta Laiane Arrospidek irabazi dute Talidomidaren Kaltetuen Aldeko lasterketa, Legorretan. 116 pertsonek bukatu zuten lasterketa
Bigarren urtez jarraian, Talidomidaren Kaltetuen Aldeko lasterketa egin dute Legorretan. Jose Antonio Blanco ordiziarra eta Laiane Arrospide tolosarra izan dira edizio honetako irabazleak. Larunbatean, arratsaldean burutu zuten lasterketa.Eguraldia lagun, korrikalariz eta ikuslez bete ziren Legorretako kaleak larunbat arratsaldean. Elkartasun hitzordua zen antolatuta zegoena eta baita jendeak erantzun ere. 116 pertsonek bukatu zuten proba. Legorretako plazatik abiatuta, 7,2 kilometroko zirkuitua zen egin beharrekoa.
Gizonezkoen artean lehen sailkatua Jose Antonio Blanco izan zen eta 23:40ko denbora behar izan zuen helmuga gainditzeko. Bigarren tokian Jon Aranguren azpeitiarra iritsi (24:29) eta hirugarren, Juan Moreno (24:38).
Emakumezkoen artean, berriz, Laiane Arrospide tolosarra izan zen garailea (29:57). Haren atzetik iritsi ziren helmugara Maria Garzia donostiarra (31:30) eta Leire Lopez de Arregi lazkaotarra (32:52).
Lasterketaren ondoren, herri afaria egin zuten, giro ezinhobean eta horrekin amaitu ziren aurten, Talidomidaren Kaltetuen alde antolatutako asteburuko ekintzak.