Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak Miren Narbaiza kantari eta musikari eibartarra gonbidatuko du, gaur, Hitz&Musik saiora. Gerriko txokoan izango da, 18:30ean hasita. Formatu horretan ohikoa dutenez, elkarrizketa egingo diote lehenik, eta kantaldi l...
Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak Miren Narbaiza kantari eta musikari eibartarra gonbidatuko du, gaur,
Hitz&Musik saiora. Gerriko txokoan izango da, 18:30ean hasita. Formatu horretan ohikoa dutenez, elkarrizketa egingo diote lehenik, eta kantaldi laburra egingo dute ondoren.
Narbaiza, Ander Mujikarekin batera, Napoka Iria bikoteko partaide izan zen 2005etik 2017ra. ETBko
Tumatxa saioan bertsioak egin ohi zituzten. Iaztik,
Mice izenpean bakarlari dabil.