Peñaragarikano eta Soto Maizpiden bertsotan, gaur
LAZKAO // Maizpide Euskaltegiaren 44. Udako Ikastaroen barruan, gaur bertso-afaria izango da, kultura egitarauaren barruan. Anjel Mari Peñagarikano eta Julio Soto ariko dira. Ohiko gonbidatuak dira, urterik urte. Afaria euskaltegiko jantokian izango d...
LAZKAO // Maizpide Euskaltegiaren 44. Udako Ikastaroen barruan, gaur bertso-afaria izango da, kultura egitarauaren barruan. Anjel Mari Peñagarikano eta Julio Soto ariko dira. Ohiko gonbidatuak dira, urterik urte. Afaria euskaltegiko jantokian izango da, eta bertso saioa 22:00ak aldera hasiko da. Datorren astean, irailaren 19an, Hiromi Yoshida japoniar euskaldunak rakugo ipuinak kontatuko ditu, Maizpiden.