Udal liburutegirako arduraduna behar dute Gabirian

GABIRIA // Gabiriako Udalak liburutegi publikoko arduraduna hartzeko deialdia egin du. Astean bi orduko lana izango du, ostiraletan 16:00etatik 18:00etara. 18 urte beteta izateaz gain, baloratuko ditu Gabiriakoa izatea, administrazio ikasketak, batxilergoa edo baliokidea edukitzea, eta hango umeak ezagutzea. Curriculuma irailaren 22rako bidali behar da (udala@gabiria.eus).

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend