Abian dira berriro ere, Tipi-tapa, bingoa eta memoria tailerra
ITSASONDO // Udako etenaren ondoren abian dira berriro ere, lagunartean ongizate fisikoa nahiz mentala hobetzeko ekintzak Itsasondon. Tipi-tapa, asteartero aterako da 17:00etan, memoria tailerra irailaren 26ean izango da eta 27an bingoa.