Hasi dira Mirandaolan Olentzero ikusteko txanda ematen

23915974_1552672974827782_1599325092400004904_n

Urtero bezala, Olentzerok bisita egingo du aurten ere Legazpiko Mirandaola burdinolara. Azaroko eta abenduko asteburu eta jai egunetan izango dira bisitak, egunean bederatzi txandatan. Astean zehar berriz, eskolentzako saio bereziak egingo dituzte. Umeek Olentzerori gutunak emateko eta argazkiak ateratzeko aukera izango dute; ondoren, burdinolan bertan erretako gaztainak jango dituzte.

Parte hartu nahi dutenek, aurrez erreserba egin behar dute. Horretarako Mirandaolara (666 439 993) deitu behar da, goizeko ordutegian. Burdinolan neguan hotz egiten duela eta, umeak erropa eroso eta beroarekin, eta baserritar txapel eta zapiarekin joateko eskatu dute.

Bisiten egunak:
· Azaroa: 3-4, 10-11, 17-18 eta 24-25
· Abendua: 1-2-3, 6-7-8-9, 15-16 eta 21-22-23

Bisiten txandak:
· Goizez: 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00
· Arratsaldez: 15:00, 16:00, 17:00, 18:00 eta 19:00

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend