Asmube elkarteak joste tailerra antolatu du ikasturte berrirako. «Armairuan ditugun arropei aldaketa bat ematen» ikasiko dute, «birziklatuz edo modernizatuz». Harilanak sortzen, josteko makina erabiltzen, baserritar arropak egiten, poltsak egiten....
Asmube elkarteak joste tailerra antolatu du ikasturte berrirako. «Armairuan ditugun arropei aldaketa bat ematen» ikasiko dute, «birziklatuz edo modernizatuz». Harilanak sortzen, josteko makina erabiltzen, baserritar arropak egiten, poltsak egiten… ikasteko aukera ere izango da.
Pilates, yoga, chikung, xake, sevillar dantzak eta antzerkia ere eskainiko dute ikasturte berrian. Asmuberen egoitzan (Oriamendi kalea, 18) eman daiteke izena astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara. 688 715 308 edo 943 02 73 91 telefonoetara ere dei daiteke.