Emozioen inguruko ikastaroa, udazkenean
Norberaren pentsamenduak eta emozioak sakon aztertzen ikasteko ikastaro berezia antolatu du Lazkaoko Berdintasun Batzordeak. Mertxe Arratibel adituak emango du, urrian eta azaroan.Mindfulness ildoa landuko da ikastaroan. «Arreta orainaldian ipintzen l...
Mindfulness ildoa landuko da ikastaroan. «Arreta orainaldian ipintzen laguntzen du. Egoera jakin batean, bidezko erantzuna ematea ahalbidetzen du horrek, eta errealitatea ikusteko beste era bat eskaintzen du», aurreratu du udalak.
Saio praktikoak izango dira, zortzi egunetan: urriaren 4, 11, 18 eta 25ean, eta azaroaren 8, 15, 22 eta 29an, 18:00etatik 20:00etara. 18 urtetik gorakoentzat da, doan. Izena irailaren 27rako eman behar da, udaletxean.