Erreka Egunean parte hartzeko eskoletan eman daiteke izena
Irailaren 29an, larunbata, Urola erreka garbitzeko aukera izango dute legazpiarrek. Udalak eta ikastetxeekin elkarlanean antolatzen duten ekintza da eta izena emateko eskoletara zein udaletxera jo daiteke irailaren 21era arte.Izena Domingo Agirre ikast...
Izena Domingo Agirre ikastetxean, Haztegi ikastolan eta Olazabal institutuan eman daiteke. Legazpiko Udalaren webgunearen bitartez ere egin daiteke izen-ematea, legazpi.eus, edo udaletxera deituta, udalerri barrutik deituz gero telefono zuzena dago (010) eta kanpotik deituta 943 73 70 30 telefonora.
Irailaren 29an goizez ekingo diote Urola errekan egon behar ez luketen eta dauden plastiko, metalezko piezak, hondakin, zikinkeria, traste zahar eta bestelakoak ateratzeko. Biltzen duten guztia, ohi bezala, elkartu eta legazpiarrek ikus dezaten utziko dute Euskal Herria plazan.
Lanean arituko diren guztientzat mokadutxoa egongo da plazan eguerdi partean, garbiketa jardunaren amaieran.