Gaur 16:00etan hasi eta igande iluntzera arte, futbol festa egingo du Beasain KE-k Loinazko San Martin plazan. Orain arteko parte hartzerik handiena izango da, 680 haurrek eman dute izena eta
Marka guztiak hautsiko ditu VIII. Beasaingo Futbol Festak: 680 haurrek eman baitute izena, iaz baino 52k gehiago. 185 neskak izango dira eta 495, mutilak, 2007 eta 2013 urte bitartean jaiotakoak. 161 taldetan banatuta, 3×3 erako futbol partidak jokatuko dituzte gaur 16:00etan hasi eta igandean 19:00etan finalak bukatu arte, Loinazko San Martin plazan kokatutako bi futbol zelai txikietan.
Beasain Kirol Elkarteak futbol zelaitik herrigunera eraman nahi du futbola, futbola «herritartu» nahi du, «harrobia indartzeko eta sustatzeko helburuari tinko eutsita. Plaza nagusian bi futbol zelai txiki jarrita, txikienei futbolaren harra barneratu nahi zaie etorkizuneko Beasain KE-ko jokalari edo zale izateko helburua lortzeko».
Ekintza osagarriak
Hiru eguneko futbol festarako hainbat ekintza osagarri antolatu dituzte. Jatetxea eta taberna ere egokituko dute: Txominen parrillan egindako pintxoak, hanburgesak eta sagardoa txiritik dastatzeko aukera izango da.