2007 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako euskararen erabilera indartzeko udal zerbitzua, hilaren 24an jarriko da martxan. Izen-emate orriak ikastetxeetan banatuko zaizkie haurrei eta Loinazko San Martin plazaren azpian dagoen gunera er...
2007 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako euskararen erabilera indartzeko udal zerbitzua, hilaren 24an jarriko da martxan. Izen-emate orriak ikastetxeetan banatuko zaizkie haurrei eta Loinazko San Martin plazaren azpian dagoen gunera eraman behar dira hilaren 19a baino lehen (10:00-12:00 edo 16:30- 19:00).
Zerbitzuaren berri emateko, hilaren 20an guraso bilerak egingo dituzte udaletxeko batzar aretoan: 2011 eta 2014 urte bitartean jaiotakoek 18:00etan, eta 2007 eta 2010 artekoek 19:00etan.Taldeak osatzen direnean, ikastetxeei bidaliko zaizkie ikasleen zerrendak, itxaron zerrendan geratu direnak ere kontuan hartuta.
Lasarteko Ttakun enpresak kudeatzen du zerbitzua plaza azpian eta Ezkiaga auzoan. Iaz 150 haurrek hartu zuten parte. «Haurrei laguntza eskaintzen zaie euskararen ikuspegitik, eskolako lanetan eta euskararen lanketa eskatzen duten dinamika eta jolasetan».