Aftersun Jaia, "borobila"
Ordiziako Trobadore Alaiak taldeak antolatuta, Aftersun Jaia egin dute asteburuan, Oianguren parkean. Jaialdi berritzailea da, musika eta energia berriztagarriak uztartzen baititu. Keu Agirretxea, Maider Zabalegi eta Jurgi Ekiza musikariak izan dira, besteak beste, oholtza gainean. Musika aparailuen behar duten energia, plaka fotoboltaikoen edo bizikletekin sortutako energiaren bidez lortu dute.
Antolatzaileak gustura agertu dira jaialdiak eman duenarekin, eta “egun zoragarria eta borobila” izan zela azaldu dute. Bertara etorri ziren guztiei eta jaialdia antolatzen lagundu dutenei esker ona agertu nahi izan diete. Laburpen bideoa ere zabaldu dute sare sozialetan: