Bigarren eskuko bizikleta azoka egiten ari dira Legazpin

Karpa 20:00etara arte egongo da Euskal Herria plazan eta bizikletak trukatu ahal izango dira bertan

IMG_3131

 

Mugikortasun Astearen barruan bigarren eskuko bizikleta azoka egiten ari dira gaur, Legazpin, egun osoz. Euskal Herria plazan jarri duten karpan 20:00etara arte egongo da bizikletak aldatzeko aukera. Saltzaileek eramaten dituzten bizikletei azterketa teknikoa egiten diete doan eta trukatzeko aukera dago. Astearen barruan, baita ere, saihesbideak hartzeko gomendioa egiten dieten panelak jarri dituzte Legazpiko sarreretan.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend