Hiriburutarrak azkarren
Zaldibiako Herri Lasterketa Pierre Urruti baionarrak eta Majida Maayouf gasteiztarrak —errekorra onduz— irabazi dute. 72 korrikalari. Txirrindulari proban, Xavier Cañellas baleartarraPierre Urruti baionarrak eta Majida Maayouf gasteiztarra...
Zaldibiako Herri Lasterketa Pierre Urruti baionarrak eta Majida Maayouf gasteiztarrak —errekorra onduz— irabazi dute. 72 korrikalari. Txirrindulari proban, Xavier Cañellas baleartarra
Pierre Urruti baionarrak eta Majida Maayouf gasteiztarrak irabazi zuten, larunbatean, Zaldibiako VIII. Herri Lasterketa. Lapurtarra bakarrik iritsi da helmugara, eta 22:51eko denboran osatu du ibilbidea (7 km). Bigarren Txomin Marañon durangarra sailkatu da (23:01), eta hirugarren Unai Arroyo tolosarra (23:02). Horien atzetik, Aimad Bouziane santurtziarra sartu da (23:02) gizonetan probako errekorraren jabea (22:18, 2012an).Majida Maayouf gasteiztarrak nesken marka ondu du (26:04), aurreneko edizioan Maider Gaztañaga ordiziarrak jarritakoa 17 segundo jaitsita. Bigarren Sara Alonso sailkatu da (27:19) eta hirugarren Naroa Sagarna ormaiztegiarra (27:48). Izaro Rubio ordizarra, 2013ko irabazlea, laugarren izan da (28:12).
Beterano onenak Alvaro Calderon donostiarra (24:57) eta Izaro Rubio izan dira. Lehen zaldibiarrak, Jose Javier Cuadrado Karratu (26:06) eta Ainhoa Agirre (33:08).
Guztira 72 korrikalarik hartu dute parte, eta 66k bukatu dute. Aurretik, herriko haurrak aritu dira korrika, hiru mailatan.
Cañellas, txirrindu proban
Igandean, VIII. Zaldibiako Sari Nagusia jokatu zen, 23 urtez azpiko txirrindulari afizionatuentzat, Lehendakariko azken aurreko proba. Xavier Cañellas mallorkarrak (Palma, Herrialde Katalanak 1997) irabazi du. Iaz 3. izan zen Zaldibian. Caja Ruralen dabil 2016tik, eta puri-purian utzi du Lehendakariko garaikurra. Bigarren zegoen eta dago Cañellas, baina Francisco Galvan liderrari (Zaldibian 9.) 3 puntura hurbildu zaio, azken karreraren faltan.
Oñatiko 31. Probak itxiko du lehiaketa hori eta afizionatuen egutegia, larunbatean (10:00). Udana, Aztiria eta Atagoiti igoko dituzte, 95 kilometroko bidean.
Zazpi iheslariko taldetxoan, esprintean nagusitu zen Cañellas, 110,7 kilometroko ibilbidea 2:30:05 orduan eginda. Bigarren Roger Adria (Lizarte) eta hirugarren Javier Gil (Baque) sailkatu dira. 92 ziklistak amaitu dute.
Taldekako saria Lizartek eraman du, bigarren Ampo dela. Mendikoa Cañellasek berak, eta tarteko helmugena Mikel Paredes lazkaotarrak (Ampo).