Ipar martxa zer den jakin ahalko da gaur Lazkaon, Mugikortasun Astearen barne
Mugikortasun jasangarriari eskainitako asteko egitaraua atzo hasi zuten, Lazkaon, Konbinatu eta mugitu lelopean. Txirrindu jolasak egin zituzten haurrek plazan. Larunbatera arte, egunero izango da ekitaldiren bat. Autoa alboratzeko ohitura hartzea da h...
Gaur ipar martxa edo nordic walking ibilketa mota ezagutu ahalko da. Osasuna zaintzeko pentsatutako ariketa fisikoa da, bi makilarekin lagunduta ibiltzen dena. 19:00etan, kultur etxeko aretoan, Nordic Walking Euskadiko Xabier Madinak emango ditu azalpenak. Bastoiekin bertan probatu ahalko da.
Mugikortasun astean ohiko den bizikleta martxa bihar egingo dute. 18:00etan abiatuko dira haurrak, txirrinduekin, plazatik. Herrian barrena, kalerik kale txango bat egingo dute. Kaskoa nahitaez jantzi behar da.
Osteguna irristaketari eskainiko diote, 17:00etan plazan. Ostiral goizean, berriz, ikastolako ikasleek ibilaldia dute, oinez. Larunbata, azkenik, autorik gabeko eguntzat izendatu dute.
Kaleko eskalada ostiralean
Berritasuna, ostiral arratsaldean egingo duten Lazkaoko I. Street Boulder topaketa izango da. Kaleko hormak eskalatuko dituzte partaideek, lehen begi bistan. Zailtasun desberdineko paretak jarriko dituzte, plaza inguruan.
Izena 17:00etan eman behar da, eta 17:30etik 19:30era da saioa. 20:00etan, Jugando a escalar filma jarriko dute.