Udako oporraldiaren ondoren, Goierriko mendizale beteranoek berriz ekingo diote Goierriko Mugetako Birari. Laugarren ibilaldia egingo dute larunbatean, Udana eta Otsaurte artekoa. 20,2 kilometroko luzera du, igoeratan 1.609 metro eta jaitsieran 1.448 m...
Udako oporraldiaren ondoren, Goierriko mendizale beteranoek berriz ekingo diote Goierriko Mugetako Birari. Laugarren ibilaldia egingo dute larunbatean, Udana eta Otsaurte artekoa. 20,2 kilometroko luzera du, igoeratan 1.609 metro eta jaitsieran 1.448 metro. Sei ordu inguru beharko dituzte Goierriko bi mendateak Biozkornia, Arbelarko borda eta San Adriandik barrena lotzeko. Partaidetza irekia da eta ibilaldian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute osteguna baino lehen,
goierrikomb@gmb.eus posta elektronikora mezua bidalita. Mendiko asegurua izatea behar-beharrezkoa da, eta fisikoki prestatuta egotea gomendatzen dute antolatzaileek.