Santboiana taldeari irabazita hasi dute liga Ampo Ordiziako mutilek
Altamirako estadioa bete egin zen igandean. Lau hilabeteko hutsunearen ondoren, herenegun hasi zen Heineken Liga eta baita ondo hasi ere Ampo Ordiziarentzat, ligako oilarretako bat den UE Santboiana talde katalanaren kontra 48-31 irabazi baitzuten. Ord...
Irabazteko eta aurkariari bere jokoa egiten ez uzteko asmo osoarekin egin zuten salto zelaira Ordiziako mutilek. Markagailua estreinatzen lehenak izan ziren. Lehenengo minutuan, katalanen akats bat aprobetxatuz, Julen Goiak entsegua egin zuen. Minutu batzuk ondoren ordea, Ampokoena izan zen akatsa eta Santboinak berdinketa lortu zuen. Ia lehenengo zati guztia horrela joan zen, batak bestearen akatsak aprobetxatuz. Atsedenera, 24-17 joan ziren.
Ordiziarrak nagusi
Bigarren zatian, etxekoak askoz ere kontzentratuago atera ziren zelaira eta horren seinale izan zen Ordiziakoen nagusitasuna. Bigarren zatiaren erdialdera, hain zuzen, 41-17 erakusten zuen markagailuak. Horren aurrean, entrenatzaileek aulkian exerita zeudenei minutuak ematea erabaki zuten.
Partida amaitzeko minutu eskasetara, katalanek zigor entsegua lortu eta erasoko puntu gehigarria ere eraman zuten.
Azkenik, 41-31 Ampo Ordiziaren alde.