Beasaingo Udalak dantzan.eus elkartearekin euskal dantzen sustapenerako duen hitzarmenaren barruan, hirugarren formazio ikastaroa eskainiko dute larunbatean. Zuberoako dantzakerari buruzkoa izango da eta Antzizar kiroldegian, 10:00etatik 13:00etara e...
Beasaingo Udalak dantzan.eus elkartearekin euskal dantzen sustapenerako duen hitzarmenaren barruan, hirugarren formazio ikastaroa eskainiko dute larunbatean. Zuberoako dantzakerari buruzkoa izango da eta Antzizar kiroldegian, 10:00etatik 13:00etara elkartuko dira dantzariak. Udalaren esanetan, «herriko dantza taldeetako kideei eta dantza munduan sakondu eta trebatu nahi duten orori» zuzendutako saioa izango da.
Zuberoako Altzai herriko Dominika Rekalt
Titika dantza maisua izango da irakaslea. «Zuberoan ezagunenak diren dantzen pausoak eta dantza jauziak oinarri hartuta, zuberotar dantzariek bakarrik ematen dioten airea eta estiloa barneratzeko gakoak» emango ditu Rekaltek.
Izena eman nahi duenak,
dantzan.eus webgunearen bidez egin behar du.