Egun handia izango da igandekoa Beasaingo adineko pertsonentzat. 65 urtetik gorako beasaindarrak eta beraien bikoteak daude gonbidatuta festara. Hasteko, 12:00etan, meza izango dute Andre Mari Zeruratuaren elizan, Gurea abesbatzaren laguntzarekin.Jarra...
Egun handia izango da igandekoa Beasaingo adineko pertsonentzat. 65 urtetik gorako beasaindarrak eta beraien bikoteak daude gonbidatuta festara. Hasteko, 12:00etan, meza izango dute Andre Mari Zeruratuaren elizan, Gurea abesbatzaren laguntzarekin.
Jarraian, 13:00etan, autobusa hartuko dute tren geltokitik, Liernira joateko; 13:30ean, bazkaria egingo dute Mujika jatetxean. Bazkalondoren, sari banaketa eta adinik handiena duten bi pertsonei omenaldia egingo diete. 17:00etan dantzaldiaren txanda izango da. 19:00etan amaituko da festa.