Irakurle Taldeak ostiralean hasiko du ikasturte berria, 'Txistu eta biok' liburuarekin
Juan Luis Zabalaren liburua aukeratu dute lehenengo saiorako. Udal Bibliotekan elkartuko dira 17:30ean. Ikasturte osoko liburu zerrenda liburutegian kontsulta daiteke. Irekia da taldeaIrakurle Taldeak ostiralean egingo du ikasturte berriko lehen solasa...
Juan Luis Zabalaren liburua aukeratu dute lehenengo saiorako. Udal Bibliotekan elkartuko dira 17:30ean. Ikasturte osoko liburu zerrenda liburutegian kontsulta daiteke. Irekia da taldea
Irakurle Taldeak ostiralean egingo du ikasturte berriko lehen solasaldia. Juan Luis Zabalaren Txistu eta biok liburua aukeratu dute; 2015ean Irun Hiria Saria eta 2017an Zilarrezko Euskadi Saria irabazitako lana da.Irati Goikoetxeak dinamizatuta, azken ikasturteotako dinamika berari helduko dio Irakurle Taldeak. Goikoetxearen esanetan, «Irakurle Taldean parte hartu nahi duen orok hilabete bakoitzean irakurtzeko proposaturiko liburua herriko liburutegian eskuratu ahalko du». Euskal literatura bidelagun hartuta, irakurle taldeak lantzen dituen gaiak askotarikoak dira: etorkinak, emozioak, memoria historikoa, harremanak… Aurreko ikasturteetan Mintegi eta Mendiguren herritarren lanak izan dituzte irakurgai eta aurten Maider Agirreren Bihotzero irakurriko dute. Kontsultatu nahi duenak liburutegian aurkituko du ikasturtean zehar landuko diren liburuen zerrenda, irailean hasi eta uztailera bitartean hamaika liburuz gozatzeko aukera izango da. beasaingoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz daiteke edozein zalantza argitzeko edo informazio eskatzeko.
Taldea irekia da, «hileroko irakurketari heldu ezin diotenak animatu» nahi dituzte, urtean bizpahiru liburu irakurri eta nahi izanez gero, tertulian parte hartzera.