Kiroldegiko gimnasioa berrituta
Aurtengo udan Antzizar Kiroldegiko gimnasioan hainbat berrikuntza egin dituzte «erabiltzaileen eskariari erantzunez, eta egungo bazkideak mantentzeko eta fidelizatzeko». Batetik, espazioa txukundu eta berrantolatu dute. Eta bestetik, makina berriak j...
Aurtengo udan Antzizar Kiroldegiko gimnasioan hainbat berrikuntza egin dituzte «erabiltzaileen eskariari erantzunez, eta egungo bazkideak mantentzeko eta fidelizatzeko». Batetik, espazioa txukundu eta berrantolatu dute. Eta bestetik, makina berriak jarri dituzte: korrika egiteko lau zinta, kardio ariketak egiteko bi makina, kardio makina eliptikoa eta indarra lantzeko erabilera anitzeko makinak.