Sagar bilketa egingo dute haurrekin Igartubeiti baserrian
Sagardo Astea prestatzen hasi dira jada Ezkioko Igartubeiti baserri museoan eta haurrei zuzenduta egingo duten jarduera sagar bilketarekin lotu dute. Irailaren 29an sagar bilketa ardatza duen tailer didaktikoa egingo dute haurrei zuzenduta.Dagoeneko iz...
Dagoeneko izena eman daiteke tailerrean. 4 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako ekintza da. Sagarrak bilduko dituzte, zapore ezberdinak dastatu eta sagar mota desberdinekin osatutako erakusketa prestatuko dute elkarrekin. Tailer didaktikoari Zer da Kixki-a izena jarri diote eta 16:30etik 18:30era egingo dute.
Sagarrei lotuta, baita ere, irailaren 29an bertan Kirikoreta ikastaro praktikoa izango da. Juan Marti Beltran adituak eskainiko du eta 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Kirikoreta sagarra txikitzeko pisoiekin egiten den txalapartaren aldaera da eta izena ematen duten guztiek teknika tradizional hori ikasteko aukera izango dute. Toki muga dago.
Museoak ekintza gehiago ere eskaintzen ditu.