Urriaren 1etik aurrera mugatuko dute Segurako erdiguneko zirkulazioa
Baimendutako ibilgailuek bakarrik ibili ahal izango dute ordu zehatz batzuetan Lardizabal, Zurbano eta Kale Nagusian. Bi kamera jarri dituzte. Arau hausteak 80 euroko isuna izango duUdalaren aurreikuspenaren arabera, urriaren lehenengo egunetik aurrera...
Baimendutako ibilgailuek bakarrik ibili ahal izango dute ordu zehatz batzuetan Lardizabal, Zurbano eta Kale Nagusian. Bi kamera jarri dituzte. Arau hausteak 80 euroko isuna izango du
Udalaren aurreikuspenaren arabera, urriaren lehenengo egunetik aurrera jarriko dituzte martxan Segurako herri kaxkoan autoen zirkulazioa mugatzeko neurriak. Zehazki, Lardizabal, Zurbano eta Kale Nagusiko (bolalekutik gora) zirkulazioa mugatuko dute, herrigunean oinezkoek lehentasuna izaten dezaten.Oraindik ordutegia erabat zehaztu gabe badute ere, astelehenetik larunbatera, 13:30etik 06:00etara eta igande eta jaiegunetan egun osoan, kale horietan bizi direnek, garajea dutenek eta lan egiten dutenek izango dute kale horietatik pasatzeko aukera. Eñaut Telleria alkatearen esanetan, behar berriak sortu ahala, baimena eskatzeko aukera izango dute segurarrek: «Beste egoera bereziren baten ondorioz norbaiti baimena behar duela iruditzen bazaio, udaletxera etorri, egoera azaldu eta eskaria egin dezala». Autobusa erdigunetik pasako da.
Kale Nagusian eta goiko portalean jarri dituzten bi kamerek irakurriko dituzte baimendutako autoen matrikulak. Araua hausten duenak 80 euroko isuna jasoko du.