Urriaren 1etik aurrera mugatuko dute Segurako erdiguneko zirkulazioa
Baimendutako ibilgailuek bakarrik ibili ahal izango dute ordu zehatz batzuetan Lardizabal, Zurbano eta Kale Nagusian. Bi kamera jarri dituzte. Arau hausteak 80 euroko isuna izango du
Lurzoru pribatuei erabilera publikoa emateko nahia
Espaziorik erabilienetakoa da herriko plazak, errebote plazak, arboladiak eta frontoi zaharrak osatzen duten eremua. Baina Errebote prozesuan ateratako ondorioari jarraituz, pixkanaka herriko beste eremu batzuei ere erabilera publikoa emateko urratsak egiteko asmoa du udalak. Horretarako, herri guneko lurzoru pribatuak denboraldi baterako lagapenean eskuratu nahi ditu, «hainbat funtziotarako erabilera publikoa emateko». Eremua txukuntzeko eta egokitzeko ardura udalarena izango da. Hitzarmenaren bidez egingo da kontzesioa: «Jabearentzako ez luke inongo kostu ekonomikorik izango eta jabeak eremua erabili nahi izan arteko balioa izango du hitzarmenak».