Arangurentxikiko sagardoak irabazi du Olaberriko txapelketa
Olaberriko I. Sagardo Txapelketa Herrikoia larunbat iluntzean jokatu zen, Arkupe elkartean. Izena emanda zeuden herriko sagardogile ez profesionalek, bederatzi guztira, zortzina botila aurkeztu zituzten. Afarirako izena emandako 27en artean egin zuten ...
Arangurentxiki baserriko Egoitz Salinasek egindako sagardoa izendatu zuten onentzat. 198 puntu batu zituen. Bigarren Jokin Arratibelen Haize-Leku sagardoa geratu zen (195), eta hirugarren Handikosoroko Jose Bernardo Aldasoro (189). Txapela jantzi zioten Salinas irabazleari, eta opari bana eman zieten bederatzi partaideetako bakoitzari.
Bai partaideak, bai dastaketan nahiz ondorengo afarian izan zirenak, gustura geratu dira lehen txapelketarekin. Herritarren arteko topaketa aberatsa izan da, eta berriz antolatzeko asmoarekin geratu dira.